Blog

Home/Berriak/Eraikuntza eta eraispen hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituen agindua

Eraikuntza eta eraispen hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituen agindua

2012ko irailaren 3an argitaratu zen eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2012 Dekretua. Dekretu horretako bigarren xedapen gehigarriak aurreikusten du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezarriko dituela eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizazio-lanaren emaitza gisa lortutako agregakin birziklatuak eta eraikuntza-materialak erabiltzeko baldintzak. Xedapen horrekin bat etorriz, agindu honek baldintza horiek arautuko ditu; nolanahi ere, eguneraketak egin ahal izango dira aginduan, arlo horretako aurrerapen teknikoek eragindako erabilera berriak eta materialak gehitzeko.

Agindu honek hondakin hauen aplikazio eremu gisa planta mugikor eta finkoetako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuen mota oro ezartzen du.

Bestalde, agregakin birziklatuen ekoizpenean ezingo dira erabili lurzorua kutsatzeko arriskua duten jardueretako industria-aurrietako eraikuntza eta eraispen-hondakinak. Salbuespena izango da baldin eta ingurumen-organoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko arloetan dituen eskumenak gauzatuta, aurretiaz erabakia eman badu industria-aurriaren garbiketa eta saneamendu lanak zuzen egin direla ziurtatzen badu.

Azkenik, agindu honek giza osasuna eta ekosistemak behar bezala babesten direla ziurtatzeko, agregakin birziklatuek ingurumen estandarrak bete beharko dituztela ezartzen du, erabileraren arabera beti ere.

Adibide gisa, aglutinatu gabeko aplikazioei, erabiliak izango diren lurzoruaren erabileraren arabera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean B ebaluaziorako ezarritako balio adierazgarriak ezingo ditu gainditu. Era berean, BTEX konposatuen eta Petroliotik eratorritako Hidrokarburo Totalentzako ere mugak gaindiezinak ezartzen ditu.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri zaitez gurekin kontaktuan: info@sengeos.com

Iturria: http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/02/1500507e.shtml

Leave a Comment