Category : Berriak

Home/Archive by Category Berriak

Eraikuntza eta eraispen hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituen agindua

2012ko irailaren 3an argitaratu zen eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2012 Dekretua. Dekretu horretako bigarren xedapen gehigarriak aurreikusten du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezarriko dituela eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizazio-lanaren emaitza gisa lortutako agregakin birziklatuak eta eraikuntza-materialak erabiltzeko baldintzak. Xedapen horrekin bat etorriz, agindu honek baldintza horiek arautuko ditu; nolanahi ere, eguneraketak egin ahal izango dira aginduan, arlo horretako aurrerapen teknikoek eragindako erabilera berriak eta materialak gehitzeko.

Agindu honek hondakin hauen aplikazio eremu gisa planta mugikor eta finkoetako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuen mota oro ezartzen du.

Bestalde, agregakin birziklatuen ekoizpenean ezingo dira erabili lurzorua kutsatzeko arriskua duten jardueretako industria-aurrietako eraikuntza eta eraispen-hondakinak. Salbuespena izango da baldin eta ingurumen-organoak, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko arloetan dituen eskumenak gauzatuta, aurretiaz erabakia eman badu industria-aurriaren garbiketa eta saneamendu lanak zuzen egin direla ziurtatzen badu.

Azkenik, agindu honek giza osasuna eta ekosistemak behar bezala babesten direla ziurtatzeko, agregakin birziklatuek ingurumen estandarrak bete beharko dituztela ezartzen du, erabileraren arabera beti ere.

Adibide gisa, aglutinatu gabeko aplikazioei, erabiliak izango diren lurzoruaren erabileraren arabera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean B ebaluaziorako ezarritako balio adierazgarriak ezingo ditu gainditu. Era berean, BTEX konposatuen eta Petroliotik eratorritako Hidrokarburo Totalentzako ere mugak gaindiezinak ezartzen ditu.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri zaitez gurekin kontaktuan: info@sengeos.com

Iturria: http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/02/1500507e.shtml

Continue Reading

Usurbilgo eraikinen amianto inbentarioa

SENGEOS enpresak Usurbilgo eraikinen amianto inbentarioa egin du. Udalerri honetako eraikin publiko zein pribatuetan eta ur horniduran amiantorik ba ote den aztertu dute. Bereziki, amiantoa izateko arrisku altuena, 1940-90 artean altxako eraikinek dute. Arrisku ertaina aurrez, eta arrisku txikia, urte tarte horren ondoren eraikitakoek. Aztertzaileek zer aurkitu duten? Laburbilduz: 

Eraikin publikoak
8 eraikin publikoetan amiantozko hondakinak antzeman dituzte. Kopuru txikia. 

Eraikin pribatuak
292 eraikin aztertu dituzte, horietatik 135 eraikinetan amiantozko egituraren bat aurkitu dute, baina horrek ez du esan nahi gainerako eraikinek amiantorik ez dutenik. Azterketak hain zuzen, baserri edo txabolen jabeekiko kezka agertzen du. Sarri, jabeek bere kontutik egin ohi dituzte eraikinotako konponketa edo mantentze lanak, egituretan amiantorik ba ote den, eta hala bada, amiantoa modu desegokian kudeatzeak eragin ditzakeen kalteen jakinaren gainean egon gabe.

Ur hornidura sarea
Aurkeztu berri den azterketako emaitzen arabera, kalitate oneko ura dugu herrian. Alde horretatik lasai egon gaitezke. Gainera, ur hornidura sarea neurri handi batean eraberritua dago. Halere, zati batzutan egitura zaharrak ditugu oraindik. Udalak esku artean duen azterketak, egitura zatiok aldatzea aholkatzen du.

Gomendioak
Azterketako emaitzak eskutan, hainbat gomendio egiten zaizkio Usurbilgo Udalari. Batetik, amiantoa izan dezaketen eraikinen jabeak, gai honen inguruan informatuak egotea aholkatzen du. Informazioa helarazteko hain zuzen, amiantodun hondakinak nola manipulatu, bildu eta garraiatu, datuok jasoko lituzkeen gida bat argitaratzea ere aholkatzen zaio Udalari. Legedia eskutan, hondakin arriskutsuak gainerako hondakinetatik bereizita kudeatu behar baitira.

Lanok ezin ditu edonork egin, baimendutako enpresek baino ez. Amiantodun produktuekin lan egin behar dutenei, halako lanak egiteak dakartzan arrisku eta betebehar legalez ohartarazi eta edozein arrisku prebenitzeko neurriak hartzea ere gomendatzen da. Eta proposamenik ere egiten zaio Udalari; amiantoa manipulatzeko lanak baimendutako enpresek baino egin ezin ditzaketenez, udal brigada arrisku enpresen erregistroan sartzea planteatzen du azterlanak. Eta amiantodun egiturekin lan egin behar dutenean, zereginotarako beharrezko segurtasun neurri eta baliabide material egokiak izatea.

Iturria: http://www.noaua.eus/2014/11/13/amiantoak-usurbilen-duen-eragina-azterketa-batean-jaso-du-udalak/

 

 

 

Continue Reading